Tabernako bizimodu gogorra Tabernariaren bizimodua gogorra dela diosku. Senarra Kaseta baserrikoa da, Deustun ikasi zuen eta Ondarren ezagutu zuten elkar. Begoñak eskolako oroimen ona du. Josten eta bordatzen ere ikasten zuten neskek eskolan. Eskulanok arratsaldez izaten ziren . Zapatu arratsaldetan jai izaten zuten eskolan. Irakasle-ikasketak bere kabuz egin nahi izan zituen, baina matematikak ez zituen gainditu Donostian egin zuen azterketan. Laguntzen zion maistrak Antzuolatik alde egin zuenean, Begoñak bertan beran utzi zituen ikasketok.

Tabernako bizimodu gogorra
Begoña Olabarria Zabalo
- ahotsak.eus