Eskolan euskaraz ezin mintzatu "Eskola txiki"tik nazionaletara pasatu zen. Euskaraz egiteagatik pisuzko zerbait ematen zieten eta eskuetan edukitzeko agindu harik eta beste bati pasatu arte. Pisu hori eskuetan zutela ezin zuten jolasik egin. Kaletar umeek erdaraz zertxobait egiten zuten, baina baserritarrek deusik ere ez. Egunaren bukaeran pisu hori zeukana zigortu egiten zuten. Maristetan gauza bera, baina pisuaren ordez eraztuna jartzen zieten ikasleei gaztelaniaz egiten zutenean.

Eskolan euskaraz ezin mintzatu
Purita Zabalo Zabalo
- ahotsak.eus