Menda-belarrezko erratza<p>Etxea garbitzeko lejia erabiltzen zuten. Meza entzun ondoren, menda batzen zuten; harekin garbitzen zuten etxea. Igandetan mutilek ganaduarendako jana eramaten zuten, eta neskek etxea garbitu. Makila bati sokarekin ondo lotu, eta erratza egiten zuten menda-belarrarekin. Ozpinarekin garbitzen zituzten kristalak, egunkari orriekin.</p>