"Errusia" hitza debekatuta; Francoren bisitak Garai bateko giro politikoa. Politikaz asko hitz egiten zen, baina kontuz hitz egin behar. "Errusia" hitza debekatuta zegoen. Errepublikano asko zeuden Tolosan. Franco Tolosara etortzen zenean, herritar batzuk guardia zibiletara joaten ziren borondatez, bazekitelako bestela ere atxilotu egingo zituztela. Lantegietako jendea kalera atera behar izaten zen Franco agurtzera. Alde egiten zuenean "se va el caimán..." abesten omen zuten.

"Errusia" hitza debekatuta; Francoren bisitak
Jose Agustin Amonarriz Otaegi
- ahotsak.eus