Ostiral santu egunean kanpaiak jotzearren, apaizak astinduaAnoetako apaiza oso gogorra zen. Meza-laguntzaile lanean ibili zen bera gaztetan eta makina bat kaskarreko jaso zituela dio. Apaizak kandelak puskatzen zizkien buruan, zerbait gaizki egiten bazuten. Ostiral santu egunez kanpaiak jo zituztelako apaizak eman zien astindua. Ostiral santu egunean karraka jotzen zen, kanpairik ez.