Peoi gisa lanean ibili eta gero, harategira Harategian lanean ibili eta gero obratan ibili zen lanean, peoi moduan. Anoetan eskola txiki bat egin behar zela eta eskuz jardun zuten lanean lagun bat eta biek. Hura bukatutakoan, Migel Zelaia kontratistak Andoainen lana eskaini zien. Bizikletan joaten ziren. Hango lana bukatutakoan, paper-lantegian hastea pentsatu zuten, baina aitak lanbideren batera bultzatu nahi zuen eta hala hasi zen Altuna harakinari laguntzen Tolosan. Hiru urte eta gero Arratibelekin ibili zen beste urtebetez eta azkenik bere kontura hastea pentsatu zuen.

Peoi gisa lanean ibili eta gero, harategira
Joxe Urkola Zuriarrain
- ahotsak.eus