San Juan egunean oilaskoak jaten zituzten <p>Etxean oilaskoak hazten zituzten arto irinarekin egindako masa batekin. Egun berezietan jaten ziren. San Joan egunean jende asko biltzen ziren etxean eta ordurako gordetzen zituzten oilaskoak. Garbantzuak eta arrain zopa ere izaten zituzten. Postrerako arroz-esnea edo sagarrak. Ardoa eta sagardoa ere izaten ziren. Irurako festetara ere familiakoek gonbidatzen zituzten.</p>

San Juan egunean oilaskoak jaten zituzten
2024-03-12
Manuel Odriozola Otaegi
- ahotsak.eus