Joxe Urkola Zuriarrain

Anoeta (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Errege egun batez jaio zen Joxe, Anoetako goi-bailarako Barrundi baserrian. Txikia zela, amarekin Tolosara jaisten zen esnea saltzera, eta hala zebilela Tolosako harakin bati enkarguak egiten hasi zen. Baserrian lana egin beharra zegoen orduan, eta hala jardun zuen urtetan. Baina, halako batean, Tolosako beste harakin batekin ofizioa ikasten hastea otu zitzaion, eta halaxe hasi zen. Beranduago bere kontura jarri zuen harategi txiki bat, Tolosan bertan. Harategiak, ordea, ez zuela behar beste ematen, eta Berrobiko tabernako jabeak negozioa uzten zuela jakin zuenean, anaiari esan eta taberna hartu zuten. Gerora andrea izango zuena eta biek hartu zuten tabernako martxa, eta ezkondu eta bertan bizitzen jarri ziren. Berrogei urtean zehar harakin gisa lan egiteaz gain, tabernan ere lanean jardun du Joxek, emazteari laguntzen. Azken urteetan, biek erretiroa hartu eta Iruran bizi izan dira. Gaztetan Anoetako mutilen dantza taldeko kide izan zen Joxe.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANO-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Tolosara egunero, amari esnea partitzen laguntzera
2 Gau-eskolara joan beharrean, tabernara
3 Anaiak ez ziren eskola zaleak
4 Peoi gisa lanean ibili eta gero, harategira
5 Harategia ipini zuen Tolosan
6 Hasieran harakinak berak hiltzen zituen abereak
7 Igandeetan baserrietara, harategirako tratua egitera
8 Inguruko herri, auzo eta baserriak ezagutzeko aukera
9 Ganadua nola hil, pisatu eta garraiatzen zuten
10 Baserrietan izozkailu handiak jartzean, harategiko salmenta behera
11 Garai bateko harategiak nolakoak ziren
12 Harategiko bezeroak: tolosarrak, inguruko herrietakoak eta tabernak
13 Harategiko elikagaiak
14 Txistor eta txorizoak egiteko hesteak fabrikan prestatzen ziren
15 Tripakiak garbitzeko, "triperak"
16 Beharrean zeuden bezeroak eta ordainketa atzeratzen zutenak
17 Harakinek tranpa egiten zuten bezeroen berri ematen zioten elkarri
18 Bezeroekin pazientzia handia behar
19 Bezero gehien-gehienak emakumezkoak
20 Harategirako materiala; Juanito zorroztaile galiziarra
21 Hiru anairen artean Berrobiko taberna hartu zuten
22 Emaztegaia eta koinatagaia, Berrobiko tabernan lanean
23 Tabernan berandu erretiratu eta goizean harategira
24 Berrobiko taberna, pilotalekuaren ondoan
25 Berrobiko taberna, goizetik gauera irekita
26 Berrobiko tabernan eskaintzen zituzten jakiak
27 Berrobiko festetan, lo gutxi eginda
28 Tabernan gehien edaten ziren edariak
29 Tabernan lanean hasi zireneko zailtasunak
30 Ardo-saltzaileak, txakolina eta Leon garagardoa
31 Guardia zibilek taberna itxi ziotenekoa
32 Anoetako mutilen dantza taldea: hasiera eta entseguak
33 Astean bi-hiru aldiz dantza entseguetara
34 Aita alkate zenean baimendu zen dantza lotua, baina erdizka
35 Anoetako festetako soinu-jotzaileak
36 Dantzarako amorratzen; neska-laguntzetik bueltan Modestoenera
37 Anoetako mutilen dantza-taldeko kideak
38 Anoetako festetako ekintzak: pilota partidak, oilasko-biltzea eta oilaskoei lepoa moztea
39 Bertsolari ezagunak Anoetako festetan
40 Anoetako festak antolatzen
41 Berastegiko euskara desberdina
42 Aita "amerikanoa" eta alkatea
43 Adinekoekin kontuak esanez, gazteek ikasi egiten zuten
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia