Soldaduak etxean, eta senideak oilaskoak lumatzen Soldadutzara joan aurretik, Ferminek lau hitz bakarrik zekizkien gaztelaniaz. Gerra garaian, bi bandoetako soldaduak izan zituzten etxean; eta soldadu haiekin beti euskaraz hitz egiten zuten. Soldaduak etxean zituztenean, oilaskoak lumatzen ematen zuten eguna Ferminek eta anaiak; oilasko haiek soldaduentzat izaten ziren.

Soldaduak etxean, eta senideak oilaskoak lumatzen
Fermin Belamendia Arrillaga
- ahotsak.eus