Pilota bakarra Sorabilla guztianHaur batena zen Sorabillako pilota bakarra, eta Maria Angeles mutiko haren atzetik ibili ohi zen, pilotan jostatu ahal izateko. Gainontzean, txinbotan eta soka-saltoan jostatzen ziren gehien, eta tarteka, kurkuluxetan. Ez ziren sekula aspertzen, jostailurik ez eduki arren.