Gurdi asko eta upel bakarra
<p>Muztioa etxera ekartzeko, gurdia erabiltzen zuten. Baserri guztietan zegoen gurdia, oso beharrezkoa baitzen; upela, ordea, bat zegoen denek erabiltzeko. Barrikak zaintzeak lana ematen zuen. Lehen sagardo gazia ere edaten zuten, beharra baitzegoen.</p>