Nafarren hizkera oso diferentea da Juanek dio Andoain inguruan ia ez dela hizkera aldatzen, oso eremu zabalean, gainera. Goierri aldean aldaketa apur bat sumatzen du. Urola aldean aldatzen dela dio. Bestalde, Zarautz arte nahiko antzekoa iruditzen zaio, eta ekialderantz, baita Iruneraino ere. Behin Nafarroan sartuta aldaketa sumatzen dela dio, eta gogora etorri zaizkio Erratzun soldadu egindako hamasei hilabeteak: hartara jartzea asko kosta zitzaiola dio, baina azkenerako, ulertzen zutela elkar.

Nafarren hizkera oso diferentea da
Juan Aizpurua Otegi
- ahotsak.eus