Behiak jezten ikasi izanaz damututaHamar urte zituela, behiak jeztera joaten zen Maria Dolores ikuilura, baina anaiek ez zioten hango lanik egiten uzten. Hala ere, ezkutuan ikasi zuen behiak jezten. Gero anaiak kanpora joan ziren lanera, eta behin hamalau urte betez gero ikuiluko lan guztiak egin behar izaten zituen Maria Doloresek, goizeko bostetan jaikita. Behiak jezteaz gain, esnea partitzera joan behar izaten zuen.