Janari- eta sagardo-faltarik ez etxean
<p>Gosaltzeko taloa eta esnea jaten zituen Angelek. Eguerdian babarruna eta haragi pixka bat jaten zuten. Fruta eta sagardoa ez zitzaizkien falta izan etxean. Sagardoa botilatan sartzeko modurik ez zutenean, barrikatik edaten zuten. Garo bila joaten zirenean, sagardoa eramaten zuten, baina zaporea aldatu egiten zitzaion.</p>