Lana "destajuan" hartzen hasi Soldaduskara joaterako, Labordeneko lanorduetatik aparte eta Amuebladora de Groserako armairuak egiten hasia zen. Lehenengo aldian, sukaldeko bost armairu muntatu zituen. Egunean, 12 ordu egiten zituen lana. Bost armairu muntatzeagatik 300 pezeta eman zizkioten. Labordenean zenbat irabazten zuen aipatzen du.

Lana "destajuan" hartzen hasi
Joxe Antonio Huizi Bereziartu
- ahotsak.eus