Gerrako bonbak, sirenak eta kanpaiak Aitak erreka gaineko zubiaren azpian babesa prestatu zuen, eta han babesten ziren bonbardaketak zirenean. Bonbardaketak zirenean, sirenak jotzen zituzten; Donostian, adibidez. Nazionalek hiri garrantzitsu bat bereganatzen zutenean, Andoainen kanpaiak jotzen zituzten. Apaizen artean denetik zegoen: nazionalen aldekoak, fusilatutakoak, atzerrira alde egindakoak... Frantziara joan zenetako bat Andoaingo erretorea zen; gerora, Ordiziako artzapez egin zuten.

Gerrako bonbak, sirenak eta kanpaiak
2013-06-19
Erramun Ansa Zinkunegi
- ahotsak.eus