Aita kartzelan zegoela, arreba hil<p>Gerra garaian, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik Burgosa eraman zuten, eta geroago Astorgara. Gerra garaian, Gurutz ama eta anaiarekin Donostian izan zen aste pare batez: orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Donostiatik Zarautza joan ziren eta han bi hilabete inguru pasa zituzten. Aita Ondarretako kartzelan zegoela bisitatu zuten: han esan zion amak aitari alaba hil zela.</p>