La Salle gerra aurretik eta gerra ostean <p>Pilotan jokatzen aritzen ziren eskola-etxean. Eskola hartan 6-12 urte bitarteko umeek ikasten zuten. Martin 1934ean hasi zen ikasten La Salle eskolan: han errespetu handia zegoen. Garai hartan, fraideak kalez jantzita joaten ziren, baina gerra bukatutakoan, fraidez jantzita joaten ziren. Gerra bukatutakoan liburuak ere aldatu egin ziren: doktrina eta historia sakratua bakarrik mantendu zituzten euskaraz. Hura txoke handia izan zen umeentzat.</p>

La Salle gerra aurretik eta gerra ostean
Martin Zabala Agirre
- ahotsak.eus