Soldadu jatorrak eta atseginak etxean Gerra gogoan du Bittorik. Igande batean sartu ziren naparrak Andoainen. Aste pare batez, etxean eduki zituzten soldadu batzuk; lo egiteko, nola moldatzen ziren aipatzen du. Soldadu haiek oso jatorrak eta atseginak ziren. Alde egin zutenean, pena hartu zuten etxean. Geroago, ordea, berriro itzuli ziren ilunabarrean; eta lehenago baino soldadu gehiago, gainera.

Soldadu jatorrak eta atseginak etxean
Bittori Zabala Zalakain
- ahotsak.eus