AmonaAmonak asko maite zuen Juan Bautista. Mutikotan, "txerri-munik" etxeetara partitzera joaten zenean dirua ematen bazioten amonari ematen zion dirua. Amonak giltzarekin ixten zen kutxa bat zuen, eta han gordetzen zion dirua. Amonaren anaia bat hil zirenean, amonak diru bat jaso zuen. Diru horretatik 1.000 pezeta Juan Bautistari eman zizkion. Soldadutzatik permisoarekin etxera joaten zenean, amona agurtzen zuen aurrena.