Lan-esperientzia zabalaBatxilergoa egin ondoren, maisutza-industriala ikasi zuen. Hemeretzi urterekin, Iurretako paper-fabrikan lanean hasi zen eta lana peritu-ikasketekin uztartu zituen. Soldaduska egin ondoren, Kanariar Uharteetara joan zen lanera eta hiru urtetara Durangora itzuli zen. Bertan hamar urte igaro ondoren, basogintzan lanean hasi zen eta industria horretan jardun du enpresari bezala. 52 urterekin jubilatu zen.