Aparteko jatekoa Gabonetan eta domeketanGabonetan ardoa edukitzen zuten eta jateko bereziak: olio-aza, bakailaoa bizkaitar erara edo artxoa. Domeketan ere aparteko zeozer jaten zuten. Astegunetan, ostera, beti prestatzen zuten baba-lapikoa eta gauetan porru-salda.