Elizari errespetua eta beldurra <p>Gaztelania kalean ikasi zuten; hala ere, sekula ez dute erraztasunik izan. Abadeagaz euskaraz egiten zuten, baina errespetu handiz. Horrelako egoerak diktadura bezalakoak zirela diote. Arrosariora joatea derrigorra zen eta neska-mutilak elkarregaz ibiltzea txarto ikusita zegoen. Fraideak baserriz baserri joaten ziren jenero bila eta bertako etxeetan egiten zuten lo. Abituari musu emanez agurtzen zitzaien. Errespetuaz gain beldurra ere sentitzen zutela diote.</p>

Elizari errespetua eta beldurra
Jose Antonio Atutxa Atutxa
, Maria Angeles Bikandi Olano - ahotsak.eus