Eskolara ahal zenean Jose Antonioren etxean abadea bizi izan zen urte askoan. Aitaren asmoa semea Durangora ikasten bidaltzea zen, baina abadeak baserritarrak horrelakorik ez duela behar esan eta ez zen joan. Maria Angelesen etxean, ostera, mutilek zuten ikasteko lehentasuna eta beharra zegoenean ez ziren joaten. Maria Angeles Euba auzoko eskolara joan zen, bertan ere denak batera aritzen ziren.

Eskolara ahal zenean
Jose Antonio Atutxa Atutxa
, Maria Angeles Bikandi Olano - ahotsak.eus