Erleak kutxan nola sartu eta eztia noiz eta nola kendu <p>Erleak gordetzeko kutxak etxean egiten zituzten. Erlea kutxan sartzeko kea erabiltzen zuten eta poliki ibili behar zen, derrigortu gabe. Garai batean esku larrurik ez zutenez eskuak eztiarekin igurtzi egiten zituzten. Kutxan barnean argizaria sartzen zuten. Eztia nola, noiz eta nondik kentzen zuten azaltzen du. Garai batean ilargiari erreparatzen zitzaion momentu aproposa noiz zen jakiteko. Erleei eguraldiak asko eragiten omen die.</p>

Erleak kutxan nola sartu eta eztia noiz eta nola kendu
Axintxio Karrera Garmendia
- ahotsak.eus