Umea medikuak ekartzen zuen maletan<p>Jaiotza asko ezagutu zituen etxean, baina ikusi ez: sekretua zen. Medikua eta amona egoten ziren. Atarian maindire zuria jartzen zuten, amonari abisua emateko. Ez zieten ezer esaten. Medikuak maletan ume txikia zekarrela esaten zieten. Amari ez zitzaion asko igartzen, bata eta kortsea erabiltzen zituelako. 22 urterekin ere ez zion esan, ordurako bazekien arren.</p>