Kurutx Iribarren fusilatua eta Para Arratibeli errepresioaKurutx Iribarren fusilatu egin zuten. Haren bi alabak Hotel Londresean hil ziren, bonbengatik. Emaztea Paka Arratibel zen eta nolako errepresioa jasan behar izan zuen kontatzen du, ez baitzioten lanik egiten ere uzten. Batzokia zegoen lekuan "auxilio social" jarri zuten eta han agintzen zuena Esperanza Laskurain zen, karlista. Paka Arratibelek sukaldari lanak egin zituen han azkenean.