Zapatak egiteko larru desberdinak <p>Zapatak erabat larruzkoak izaten ziren. Larru mota desberdinak zeuden, goikoari 'boskala' deitzen zaio, 'tafiletia' (ahuntz-larrua) behekoari, finagoa. Zola da azpiko larrua. Ganaduaren larrua eta ondutakoa desberdinak dira. Garai batean sei urtean uretan edukitzen zuten larrua ontzeko eta orain berriz hil eta segituan erabiltzen da. Horregatik oraingo zolak okerragoak dira eta hezetasuna pasa egiten zaie.</p>

Zapatak egiteko larru desberdinak
Jose Inazio Ugalde Mujika
- ahotsak.eus