Amaia Agirre Arrastoa

Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1977)

Biografia

Hiru senidetan erdikoa. Villabonako ikastolan (orain Zubimusu) ikasi zuen lehenengo, eta Laskurain ikastolan gero. Futbolean ibili zen gaztetxotan. Bertsolaria da. Tolosako bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak eta Hernanikoan jarraitu zuen ondoren. Hainbat sari irabazi ditu eta hainbat txapelketatan hartu du parte ( besteak beste Euskal Herriko bertso txapelketetan 2005ean eta 2009an). Euskal Filologian lizentziatua, bertso munduan aritu da beti: 'Hitzetik Hortzera' telebista-saioan erredaktore, bertso irakasle (bertso-eskolan zein ikastetxeetan), gai jartzaile, bertso transkribatzaile... Hiru alaba dauzka bere bikotekidearekin. Asteasun bizi da. 

Zintak

KodeaDataProiektua
VIL-052 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia