Ikastolaren lehen urratsak Zuberoan 1979an sortu zen Seaskako ikastola mugimendua. Momentu hartan irakasle izatea proposatu zioten eta onartu egin zuen. Maulen hasi ziren herriko etxeak utzi gela batean 12 ikaslerekin. Beraiek egiten zuten materiala zubereraz. Auzapeza alde izan zuten hasiera hartan, baina lehen maila ezarri zutelarik hasi ziren arazoak. Sohütako ikastola 1996an eraiki zuten gurasoek sos laguntzarik Gabe. Gaur egunean 100 haur baino gehiago dabiltza.