Basolanean ibili zen garaia <p>Basolanetan ere ibili zen, makina bat lekutan. Gaurkoarekin konparatuta orduko baso lana gogorra izaten zen, aizkora eta trontza besterik ez zituzten erabiltzen eta. Inguruko herrietako basoetara mendiz oinez iristen ziren. Gehienetan, haritzak ateratzen zituzten. Jornala 20 durokoa zen hasieran, eta 30 irabaztera ere iritsi ziren. Inguruan pago motza deiturikoa asko izaten zen, eta gaztaina ere bai. Haritzak, berriz, tarteka ateratzen ziren.</p>

Basolanean ibili zen garaia
Antonio Zubeldia Olano
- ahotsak.eus