Etxean soldauekin elkarbizitzen Etxean soldaduak izan zituzten. Gauez leihoetan egoten ziren fusilekin zaintzen. Behin aita sorotik ilunduta bueltatu zen eta alto eman zion soldatu batek. Beldurrez egoten ziren baina goxokiak ere ematen zizkieten. Etxean zeukaten morroiak gosaria prestatzen zien militarrei. Egongelan koltxoiak botata lo egiten zuten. Behin bidegurutze batean jolasean zebiltzala soldadu batek errieta egin zien. Gazteleraz egiten zutenez, ez zieten ondo ulertzen. Gurasoek ere ez zekiten gazteleraz.

Etxean soldauekin elkarbizitzen
2026-07-09
Antonia Garmendia Jauregi
- ahotsak.eus