Karamelu postuak Igandetan eta "jai handietan" lau-bost postu egoten ziren plazan karameluak saltzen. Karamelu saltzaileak Tolosatik joaten ziren Alegiara gurpildun karroa hartuta. Karameluak saltzeaz gain, errifak egin eta karameluak zozketatzen ziren postu horietan. Tolosan ere egoten ziren karameluak saltzen zituzten karroak.

Karamelu postuak
Lucas Lasa Burumendi
- ahotsak.eus