Etxabeetan txerriak hazten ziren Alegiako etxabe ("bajera") askotan hazten ziren txerriak. Herrian baziren lau ukuilu. Egunero-egunero, 12:00etan, behiak ura edatera eramaten zituzten frontoi ondoko asketara. Txerriak, berriz, goizean eta arratsaldean ateratzen zituzten kalera. Herri guztia kakaz eginda egoten zen: jendeak tximaurra egiteko bildu ohi zuen palekin. Garai hartan, kalean 1.900 lagun inguru bizi ziren: familia handiak izaten ziren.

Etxabeetan txerriak hazten ziren
Lucas Lasa Burumendi
- ahotsak.eus