Gudariei laguntzeko antzerkiak <p>Gerraostean, Eguberri eta Pazko inguruan, antzerkiak egin ziren preso zeuden herriko gudarientzat dirua biltzeko. Herriko apaizak eta hainbat herritarrek antolatzen zuten antzezlana. Antonio Maria Labaien antzerkigile tolosarrak idatziko obrak antzeztu ohi zituzten. Emanaldi horiek isilka egiten ziren. Juan Joxek koruarekin parte hartu zuen antzezpen batean. Jende asko biltzen zen emanaldiak ikustera.</p>

Gudariei laguntzeko antzerkiak
Juan Joxe Agirre Begiristain
- ahotsak.eus