Alegiako eskolan asko ikasi zuenGerra hasi zenean, 13 urte zituen. Orduan utzi zuen herriko eskola. Maistra ona zuten, Irungoa, baina dena erdaraz erakusten zien. Denbora gutxian asko ikasi zuten. Irakurtzea eta geografia zituen gustuko. Liburu bakarra zuten, gai guztiak biltzen zituena. Eskola ondoren, dotrina ikasten zuten eta asko kostata ikasi ere.