Sagardoa egiteko moduaSagardoa egiteko prozesua azaltzen du, aurrena txikitu makinekin, gero prentsa. Sagasti ederra daukala kontatzen du. Txikitu ondoren prentsa bota eta sagarra estutu egin behar dela dio eta ondoren zukua barrika bota eta irak egiten jarri. Aitonak erakutsi zion sagardoa egiten eta bera omen zen Alegiako sagardorik hoberena egiten zuena. Klementinan sagardotegian ikasi zuen aitonak sagardoa egiten. Inguruko baserrietan egiten zuten sagardoa txarra zela iruditzen zaio. Txolarrea baserri ezberdinetakoek txandaka erabiltzen zutela dio.