Zahagi-ardoa eta festak
<p>Urtean hiru zahagi-ardo izaten ziren, 80-90 litroko zahagitako ardoa doan banatzen zuten. Bakoitzak bere ogia etxetik ekartzen zuen eta baita kazuelan prestatutako txerri-hankak ere. Elkarrizketa garaian, oraindik ere ateratzen omen dute zahagi-ardoa. Zahagi-ardoa Karnabaletan, Pazkotan, Corpus Egunean eta San Juanetan ateratzen zen eta arkupea beteta izaten zen, gehienak gizonezkoak ziren. San Juan herriko patroia da. Berak ez zuen ezagutu, baina bai omen zen ohitura San Juanen eta Karmen egunean batzuk besteak gonbidatzea. San Juan gauean sua egiteko ohitura zuten.</p>
Zahagi-ardoa eta festak
2013-06-05
Santos Irazustabarrena Ermina
- ahotsak.eus