Papelerako lana Papelereako kalandra eta bobina zertarako erabiltzen zuten. Pasta prestatuta etortzen zitzaien: "fibra corta" hemen egiten zen eta "fibra larga", berriz, Suediatik eta behin Errusiatik, baina hura ahulagoa zela dio. Pasta egiteko Santanderretik ekarritako eukaliptoa erabiltzen zuten. Egindako papera toki askotara saltzen zuten, Espainiara barne. Paperaren pasta gerra ondoren hasi ziren egiten hemen, lehenago dena inportatu egiten zen. Gerra ondoren pinua eta eukalipto asko jarri zutelako egiten zuten pasta bertan.

Papelerako lana
Santos Irazustabarrena Ermina
- ahotsak.eus