Errepublika garaia <p><em>C&iacute;rculo Carlista</em>, <em>Centro Republicano</em> eta batzokia zeuden Alegian. Batzokian teatroak eta egiten zituzten gerra aurretik. Gerra hasi zenean, batzokia eta <em>Centro Republicano</em> desagertu egin ziren. Banderaren koloreen gerrikoa erabiltzen zuten eta berari oparitutako gerriko nazionalista bota egin omen zuen, errepublikazalea zelako. Nazionalistek eta karlistek ere bere koloreak eramaten zituzten. <em>Centro Republicano</em>an ministroen izenak esaten zituen sei urte zituela eta denak "&iexcl;viva!" erantzuten omen zuten. Errepublikako lehen presidentea Alcal&aacute; Zamora izan zela gogoratzen du eta haren ondoren Aza&ntilde;a. Largo Caballero sozialista, Indalecio Prieto eta beste zenbaiten izenak gogoan ditu.</p>

Errepublika garaia
Santos Irazustabarrena Ermina
- ahotsak.eus