Gerra hasierako egoera eta bandoak Osaba nazionalista bat zuen; eta, Bilbon harrapatu ondoren, kartzelan bi urte baino gehiago pasa zituen. Alegian, gehienak errepublikazaleak zirela dio. Ihes egindakoak bueltatu zirenerako, erreketeak sartuta zeuden Alegian. Errepublikak pattal jokatu zuela uste du, baserritako mutilak erreketeen esku utzi zituztelako. Aitona karlista zuen. Orendainen amonaren anaiaren etxean egon ziren, baina laster bueltatu ziren Alegiara. Maisua egon zen idazkari hasieran, beste inor ez zegoelako.

Gerra hasierako egoera eta bandoak
Santos Irazustabarrena Ermina
- ahotsak.eus