Elurra noiznahi gazte denboran <p>Neguak bortitzagoak ziren lehen. Noiznahi egiten zuen elurra. Kloskak (zurezko oinetakoak) janzten zituzten herrira jaisteko. Gogoan du nola joan ziren behin lerroan Aldudera Eguberri Gaueko mezara. Gerla ondoan, 1946an-edo, metro beteko elurra egin zuen, eta Urepeletik Baigorriraino garbitu zuten bidea ogia eta abar ekarri ahal izateko. Orduan suntsitu ziren erbi eta untxiak.</p>