Alemanen buruzagi beltza garbitu Bidarrai aldeanBehin ama erditzear zegoela, Leon eta arreba medikuari telefonatzera zihoazen jendarmeriara. Bidean soldadu alemanak irten zitzaizkien otso-zakur handi batez eta beldur handia pasatu zuten. Gauez ezin zen kanpora irten. Jefea, beltza, oso gaiztoa zen. Handik denbora batera tiroz hil zuten Bidarrai aldean.