Auritzera arno bila kontrabandoz Auritzera joan ohi ziren kontrabando bila. Hotel Burguete-n jan ohi zuten zerbait. Behin bakarrik galdu zituzten zahagiak, karabineroek gauerdian tiroka hartu baitzituzten. Aldudeko hiru tabernak Auritzetik kontrabandoz ekarririko arnoz hornitzen ziren. Horrela irabazten zuten diru pixka bat.