Twitter kontua

eka. 12, 2009, 10:54 a.m.

Ahotsak.com proiektuan garrantzi berezia ematen diegu teknologia berriei. Ahozko tradizioa eta memoria historikoa bildu, baina teknologia berrien bitartez hedatu. Horixe gakoa. Twitter erabiltzen ere hasi gara.

Hortxe duzue Ahotsak-en Twitter kontua. Bide berri hori ere erabiliko dugu hemendik aurrera proiektuaren inguruko informazioa zabaltzeko: non ari garen elkarrizketak egiten, webgunera igotako azkenengo bideoak, proiektuaren gora-beherak...

Eta zuen ekarpenak jasotzeko ere balioko digu, nola ez.

Ea interesgarri egiten zaizuen!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia