Teknologia berriak, "Gazte Gara Gazte" proiektuan

urt. 16, 2017, 10 a.m.

Nolakoak dira gazteen arteko "harreman teknologikoak"? Zein aplikazio erabiltzen dituzte gehien? Gazte Gara Gazte proiektuko webgunean, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak harturik prestatu ditugun hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke. Tartean, teknologia berriei buruzko hauxe.

Gazte Gara Gazte, gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua dugu. Euskal Herri osoko gazte euskaldunen jarduna jaso eta internet bidez sareratzea da asmoa, interesa eta beharra duen orok ahozko jarduna hobetzeko baliabide bat izan dezan. Proiektu honekin, beraz, gazteen euskararen ezagutza sustatu, baliabide praktikoak eta errealak eskaini eta motibazioan eragin nahi dugu.

Honelako bideo gehiago ikusi nahi? Ezagutu proiektua!
http://gazteak.ahotsak.eus/

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia