"Plazentziatarren ibaixa garbi zegoeneko testigantzak" dokumentala laster kalean

Uzt. 10, 2018, 10:32 a.m.  ¦ 

Uztailaren 13an aurkeztuko da Alkarrekineko Mendiak eta ibaiak lan taldeak egindako dokumentala, Soraluzeko antzokian. Modu batera edo bestera ibaiarekin harremana izan duten herritarren testigantzak bildu dituzte.

Soraluzeko hainbat belaunalditako jendea elkarrizketatu zuten Tere Guenetxeak eta Leire Gineak, ostiralean erakutsiko duten dokumentala osatzeko: Plazentziarren ibaixa garbi zegoeneko testigantzak lana.  Elkarrizketa guztiak Deba Ibaiaren Inguruko Ahozko Ondarea deritzon proiektuan jaso ditugu, eta  2016. urtean eginiko hainbat pasarte ikusteko aukera dago Ahotsak.eus-en.

Leandro "Txiket" ezaguna zen herrian. Zubi Nagusiaren azpian munstro bat zegoela kontatzen zuen hark. Altzairuzko soka bati amua jarrita ibiltzen zen hura arrantzatu nahian. Ez zuela lortu kontatzen du Jose Antonio Amuategik pasarte honetan:

“Akordau jakun zirkua egittia Islan (Gabolatsen): “Circo estrella”. Don Luis Calonge be etorri zan behin”  Herriko mutilek zirko emanaldiak egiten zituzten irlan. Nolakoa zen kontatu zuten Lorea Alberdi eta Ezozi Onandiak. Fabrikako zuzendaria ere joan omen zen hura ikustera:

Proiektuaren inguruan informazio gehiago: PilPilean Soraluzeko hilabetekariaren 340. alean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia