Ondarroa BHIko ikasleen transkripzioak sareratu ditugu
2025ko eka. 4a, 14:11

Ondarroa BHI institutuko ikasleek Ahotsak.eus webguneko hainbat pasarte transkribatu dituzte, Beñat Urkiza irakaslearen gidaritzapean. Aukeratutako pasarte gehienak Berriatua eta Ondarroakoak izan badira ere, beste zenbait herritakoak ere transkribatu dituzte.
Euskara irakasgaiaren barruan eta Beñat Urkiza irakasleak gidatuta, www.ahotsak.eus webguneko hainbat pasarte transkribatu dituzte Ondarroa BHI institutuko 4. DBH-ko ikasleek. 38 ikaslek parte hartu dute ekimen honetan eta guztira 41 pasarte transkribatu dituzte, gehienak Berriatua eta Ondarroakoak. Hala ere, beste zenbait herritako transkripzioak egiten ere animatu dira, besteak beste, Ataun, Dima, Eibar, Legutio, Erandio eta Andoain. Eskerrik asko guztiei egindako ekarpenagatik!
Azken urteetan, 2009tik hona zehazki, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat institututako ikasleek hartu dute parte Ahotsak.eus-eko pasarteak transkribatzen. Euskara irakasgairako eta euskalkiak lantzeko lan osagarri gisa egin izan dituzte transkripzioak eta guztiak Ahotsak.eus webgubnean sareratzen ditugu. Mila esker parte hartu duten ikasle eta irakasle guzti-guztiei!
Irudian, ekimenean parte hartu duten Ondarroa BHIko ikasleak (Iturria: Ondarroa BHI)
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.