Oñatin Euskaraldia Hikan antolatutako hika bertso-saioa sarean ikusgai

2025ko eka. 24a, 11:07

Oñatin antolatutako hika bertso-saioaren grabazioa sareratu dugu. Euskaraldia Hika ekimenaren barruan egin zen, maiatzaren 18an. 

Miren Artetxe, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Aner Peritz aritu ziren bertsotan, Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean. Guztiak hika, maiatzaren 18an Oñatin antolatutako hika bertso-saioan, Euskaraldiaren barruan. Saio ederra izan zen. Grabatu egin genuen eta orain sarean ipini dugu ikusgai. On egin!

Oñatin egindako bigarren hika bertso-saioa izan zen. Lehenengoa 2021eko Hikaldian egin zuten; saio hura ere bideoan ikus daiteke, helbide honetan. 2022an, berriz, Hika bertso-bazkaria antolatu zuten; hementxe ikus daiteke. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia