"Oiartzuarren Baitan" aurkeztu da

2008ko eka. 25a, 22:47

Ekainaren 20an aurkeztu zen Oiartzunen herriko ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa. Azken 2 urteotan hainbat grabazio egin dira herrian bertako ahozko ondarea jasotzeko. Gehiena Interneten dago ikusgai, Ahotsak.com webgune honetan eta Oiartzuarrenbaitan.com webgunean.

Deba Ibarreko zenbait herritan egindako lana eredu hartuta, Oiartzungo Ttur-ttur elkarteak herriko ahozko ondarea eta memoria kolektiboa jasotzeko proiektua abiatu zuen 2006. urtean.

Denbora tarte honetan, 40 hizlari elkarrizketatu dira, auzo guztietakoak (guztira 86 grabazio). Zinta horietatik 1089 pasarte aukeratu eta jarri dira online eta 474 bideo-pasarte ere ikusi daitezke. Dagoeneko ikusgai dago, bai atari honetan, Oiartzungo hizkera atalean, bai Oiartzuarrenbaitan.com webgunean.

Aurkezpen ekitaldia Oiartzungo zaharren egoitzan egin zen eta omenaldia egin zitzaien proiektuan parte hartu duten 40 hizlariei. Bakoitzak oroigarri bana jaso zuen Ane Lardi proiektuaren arduradunaren eskutik.

Oiartzuarren baitan proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak ehuneko ehunean finantzatu eta babestu du.



Proiektuan parte hartu duten zenbait oiartzuar, aurkezpen egunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia